XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai. - Ongi. Ba kapitain hori hil zuten Montxok eskainitako informazioari esker.

Madalen-en gorputza dardaratu egin zen.

- Gezurra esaten ari zara.

Montxo ez da hiltzailea.

Ondo ezagutzen dut eta gizon zuzena da.

- Bai, bai, gizon zuzena da.

Baina hilketa batean konprometaturik dago.

Madalenen ezinegona nabarmena zen.

Enekoren atseginerako, noski.

Lortu zuen neskarengan ezbaia bederen sartzea.

Laster, bigarren urratsa erdietsiko zuen, haren defentsak apurtuko zirenean, eta orduan bere eskuetan legoke urdanga harro halakoa.

- Ordutxarrean ezagutu zintudan.

Nazka ematen didazu.

- Utzi ditzagun oraingoz nitaz dituzun eritzi eta sentimenduak, eta aipatu dezagun Montxorekiko zure maitasuna.

Zenbat maite duzu mutila?.

Neskak iraz gorri begiratu zion: - Zu gorrotatzen zaitudan beste.

Enekok atsegina hartzen zion neska zirikatzeari.

Katua arratoiarekin bezala ari zen jolasean.

- Beraz, asko.

Eta ez duzu nahi izango hainbeste maite duzun mutila soldadu talde baten aurrean ipini eta fusilatua izatea, ezta? Madalen izutu egin zen.

- Kapaz izango zinateke... - Eta, zergatik ez?.

Gerran gaude, ez zara horretaz konturatu?.

- Gerra, gerra!. Zergatik ez gaituzue bakean uzten?.

- Galdera zuzena egin duzu, baina ez dagokit niri erantzutea.